Aurkezpena // Presentación del libro BIDE DESBIDERATUAK de Irati Majuelo Itoiz

Aurkezpena // Presentación del libro BIDE DESBIDERATUAK de Irati Majuelo Itoiz

Liburu honetan aurkituko dituzun artistak, testuak, biografiak, artxiboak, iruditeriak eta gorputzak desbideratuak dira. Ez dira historiaren eta sorkuntzaren erdiko bide ezagunetan ibili, baina bidea egin dute guganaino. Ezkutuan izan arren, ezohikoak izan arren, ikertuak izan ez arren gure historiaren parte dira eta merezi dute gure imajinarioan lekua izatea. Euskal artearen eta literaturaren historiek zein ikerketek bigarren planoan edo ahaztuta utzi duten hori lehen lerrora ekartzea da lan honen asmoa, eta bestelako kontakizun batzuk, beste irakurketa batzuk, beste historiografia batzuk proposatzea.