Erakusketaren inaugurazioa // Inauguración de HOMIES exposición de Miren Barrena Rebe

Erakusketaren inaugurazioa // Inauguración de HOMIES exposición de Miren Barrena Rebe

Urriaren 21etik azaroaren 28ra 
Del 21 de octubre al 28 de noviembre


ANTI Liburudendatik erakusketa bat egitera gonbidatu naute. 2023-2026 bitartean etxean egin ditudan pieza batzuk bildu ditut. Gonbidatua izatea nekagarria da, beste norbaiten etxean, betiko. Nahiz eta geratzeko eskatu, gonbidatuak badaki etxekoaren logika aldakorra dela. Leku bat gai bat izan daiteke, indar ikusezin batzuk, klima bat, erosotasun batzuk. Etxeko oinarrizko beharrak ezagutu ditzaket zakarrontzian begiratuz gero: kartoi-biribilkiak, arrautza-ontziak, poxpoloak, hautsa. Esan zidaten gure zelulak ezin zirela birziklatu, elkarbizitza eta joan-etorrien aztarna. Erratzak erregistro moduan lurrean uzten ditu, jaso ezin daitekeen marra fin eta zuzen batean.